Oinarriak

GAZTE SAILA (12-16 urte)

Oinarriak

  • Lanak telefono mugikorraz edo tabletaz grabatu eta editatu beharko dira.
  • Antolakuntzak txoko bat eskainiko dio Wifiiarekin talde bakoitzari Ibarraundi museoan.
  • Irudi guztiak egunean bertan grabatuak izan beharko dute.
  • Euskarazko lanak bakarrik onartuko dira.
  • Talde bakoitza gehienez 8 lagunek osatutakoa izango da.
  • Bideoen gehieneko iraupena 4 minutukoa izango da.
  • Gaia (objektua) bideoan agertu beharko da.
  • Egunean bertan proposatuko diren ezaugarrietatik gutxienez 3 agertu beharko dira lanean.
  • Lanak arratsaldeko 17:00ak aurretik aurkeztu beharko dira Ibarraundi museoan.
Oinarriak (Gazte saila)

 

HELDUEN SAILA (16 urtetik gora)

Oinarriak

  • Talde bakoitzak bere ekipoa ekarri beharko du grabaketa eta edizio lanak egiteko.
  • Antolakuntzak argindarra eta edizio lanetarako txoko bat eskainiko dio Wifiarekin talde bakoitzari Ibarraundi museoan.
  • Irudi guztiak egunean bertan grabatuak izan beharko dute.
  • Euskararen presentzia derrigorrezkoa izango da; lanak, euskaraz edota euskarazko azpitituluekin aurkeztu beharko dira.
  • Lanaren iraupena gehienez 4 minutukoa izango da.
  • Lanak, pen-drive batean aurkeztu beharko dira arratsaldeko 19:00ak baino lehen.
  •  Gaia (objektua) lanean agertu beharko da.
  • Egunean bertan proposatuko diren ezaugarrietatik gutxienez 3 agertu beharko dira lanean.
Oinarriak (Helduen saila)

EGITARAUA

09:30etan GAIA (objektu bat) eta EZAUGARRIEN BANAKETA. Ibarraundi museoan.

19:00etan LANEN JASOTZEA. Ibarraundi museoan.

20:30etan LUNTXA. Hotela tabernan.

22:00etan EGINDAKO LANEN PROIEKZIOA eta SARI BANAKETA EKITALDIA. Zaldibar antzokian.

Ibarraundi museoa Zaldibar antzokia